Bizkai osoan eskaintzen ditugu gure zerbitzuak eta lurralde honetako ospitale zentro inportanteenetatik hurbil aurkituko gaituzu, Gurutzeta, Basurto San Eloy eta San Juan de Dios erietxeetatik gertu. Bizkaia Beilatokiak hileta-zerbitzu osoa eskaintzen du bere instalazioetan, sendiak une latz horiek ahalik eta erosoen eta maite dituenak ondo-ondoan sentitzen dituela igaro ditzan.
Hauexek dira eskaintzen ditugun zerbitzu garrantzitsuenak
Gestio guztiak egiten ditugu, hasi heriotzaren mediku-egiaztagiritik eta ehorzketa edo errausketara bitartekoak. Heriotza erregistratzen dugu eta estatu zein nazioarte mailako atzera-aurreretarako tramiteak egiten ditugu.
Hileta-zerbitzu guztiak eskaintzen ditugu, tanatopraxia, kontserbazioa, egonaldia eta familiak eskatutako ekitaldiak, besteak beste. Errausketa-zerbitzua eta instalazioak ere baditugu.
Errautsak botatzeko leku bereziren bat pentsatua duten familientzat ere badugu horretarako zerbitzua beharrezko bitarteko guztiekin.
Gainera, errautsen zati bat Algordanza diamante bihurtu ahal dugu, Suitzan baino egiten ez den prozesu baten bitartez. Aste batzuen buruan bakarra eta betirako izango den gauza bat izango duzu eskuan, maite izan duzun baten esentzietatik sortua.
Mercedes-Benz hileta-autoak ditugu, ondo hornitutako ibilgailu-flota, eta hilkutxen garraiorako behar den guztia.
Familiak nahi dituen moduko zeremoniak egiten ditugu, eskatutako detaile guztiak zainduta.