Bizkaia Beilatokia Zalantzarik gabe, harreman beroena

Hileta-zerbitzuetan 90 urtetik gorako esperientzia, Bizkaia Beilatokia, azkeneko une zailetan familiak laguntzen ari den enpresa.
Gure lehentasuna ez da besterik senideen ongizatea eta erosotasuna babestea baino. Eta hori hileta-zerbitzuetako atzera-aurrerak erraztuz eta familiaren berotasuna sentiaraziz egiten dugu, beti natura eta ingurumenarekiko errespetua oinarri hartuta. Eta helburu argi batekin, hain une latz eta gogorretan ezinbestekoa den bakea lortzea.

Gure instalazioak era guztietako zerbitzuekin hornituta daude. Hau, hain zuzen ere, Bizkaia Beilatokia, era horretako bakarra da lurralde osoan. Barakaldon eta Getxon ditugu beilatokiak, maite ditugun hurbileko horien ondoan ahalik eta ondoen egoteko moduan egokitutako guneak biak.

Behar duzunerako


 

BIZKAIA BEILATOKIAREN INSTALAZIOETARA BISITA BIRTUALA

BARAKALDO

Tanatorio Bizkaia Barakaldo

GETXO

tanatorio-getxo

EKIPAMENDU OSATUENA

velatorio

18 areto

Ekipamendu osatuenaz hornitutako aretoak ditugu, erosoak eta klimatizatuak, familiako edo inguruko horri beila egin eta bere ondoan egoteko. Horrez gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat ere egokitutako atari eta patio gune zabalak ditugu gure zentroetan.

crematorio

Errausketa-labea

Bizkaia Beilatokiak errausketa-labea dauka eta, horrekin lotuta, errautsak senideek adierazitako leku eta eran zabaltzeko aukera eskaintzen du. Gainera, hala nahi izatera, errautsen zati batekin diamante bat egiten dugu, Suitzan Algordanza prozedurarekin lortzen dena.

capilla2

Hil-kaperak Barakaldon eta Getxon

Barakaldo eta Getxoko beilatokiek hil-kapera bana dute, familiakoek beren erara antolatutako zeremoniak egin ditzaten bertan. Enpresa honetan, Bizkaia Beilatokian, hildakoen sendiek egindako eskabide guztiak erantzuteko prest gaude, jomuga zehatz batekin beti, gure instalazioetara datozenen erosotasuna bermatzea.

Gora joan
Getxo

Vídeo

custom_gallery
images not found

CERRAR

CLOSE

CLOSE
Barakaldo

CERRAR